Isurpen-limite

[1] irudia: tentsio-deformazio kurba, bi zonaldeak banatuta: eremu lineala edo elastikoa eta eremu ez-lineala edo plastikoa. Azken puntua haustura-limitea izaten da.

Isurpen-limitea edo limite elastikoa materialen zientzian erabiltzen den terminoa da, eta material batek, deformazio plastikorik edo iraunkorrik gabe, jasan dezakeen tentsio maximoa adierazten du. Balio hori tentsio-deformazio kurba batean islatzen da (1. irudian ikus daiteke tentsio-deformazio kurbaren adibide bat). Balio horretara iritsi baino lehen deformazioak elastikoak izaten dira soilik, materiala bere hasierako formara bueltatzen delako tentsioa kendutakoan. [1]

Material guztiek duten propietate bat da, eta horien gogortasuna determinatzeko erabiltzen da. Gainera, hutsegite-teoriak lantzean ezinbestekoa da isurpen-mugaren balioa, horrekin material edo pieza baten deformazioak azter daitezkeelako.

Bere balioa jakiteko hainbat proba egin daitezke, horretarako makina desberdinak erabiliz. Hauen artean trakzio-saiakuntza dugu, eta proba horretan pieza angeluzuzen bati indar bat aplikatzen zaio alde luzearekiko edo motzarekiko nahi den aplikazioaren arabera, pieza apurtu arte.

  1. (Ingelesez) Yield (engineering). 2020-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search